Nafarroako Gobernuak 2.000 pertsona baino gehiago prestatu ditu oinarrizko gaitasun digitaletan, ‘Abentura Digitala’ programarekin

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak bultzatutako ‘Abentura Digitala’ programak 2.000 pertsonari baino gehiagori eman die prestakuntza teknologien erabileran, formatu presentzialak eta online formatuak konbinatuz. NextGenerationEU Europako funtsekin finantzatutako eta Gaitasun Digitalen Plan Nazionalaren barruan kokatutako ekimen honen helburua da inklusio digitala sustatzea eta herritar guztientzako teknologien inguruko prestakuntza bermatzea.