Lehen itzuliko San Mames VIP Arearako sarrerak eskuragarri

Athletic Clubek San Mames VIP Arerako sarrerak jarri ditu salgai taldeak Katedralean jokatuko dituen LALIGA EA SPORTS 23/24 denboraldiko lehen itzuliko partida guztietarako, oraindik egun eta ordu zehatzik ez duten jardunaldietakoak barne.

San Mames VIP Areako sarrerak San Mameseko erdiko eraztunean dauden besaulkiei dagozkie eta zerbitzu esklusiboak dituzte.

Erosi San Mames VIP Arean VIP sarrerak online.

GOZATU MATCHDAY EXPERIENCEA SAN MAMES VIP AREAN

Honako hau barnebiltzen du:

  • Zelai barruan eserleku pribilegiatua. Aukeratu zure eserlekua zelaiaren erdiko eraztuneko ipar, ekialde edota harmaila nagusian.
  • Zerbitzu gastronomiko esklusiboa, 11 Michelin izar dituzten gure chef bizkaitarrekin. Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko jatetxeak dira neurketa bakoitzean janaria prestatzeaz arduratzen diren jatetxeak.
  • Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik sartu eta ordubete geroagora arte atera ahalko zara. Gozatu partida modu ezberdin eta zoragarrian.
  • Palkoko kideek, San Mames BAT abonatuek eta Matchday Experience-rko erabiltzaileek partekatzen duten erdiko eraztun osorako sarbidea. Esperientzia aparta izateko topagunea sortu dugu. Arreta pertsonalizatua eta erosotasun guztiak izango dituzu.
  • Partida zuzenean ikusteko pantailak, errepikapen eta xehetasun guztiak. Ez galdu neurketako ezer.

SARRERAK 60 €-TAN BAZKIDEENTZAT SAN MAMES BAT-EN

Bazkideek sarrerak eros ditzakete San Mames BAT-en, partida solteetan, 60 €-ko prezio berezian. Erosketa egitean, bazkideak bere ohiko eserlekua lagatzea onartzen du trukean. Bazkide bakoitzak eserleku bakarra erosi ahal izango du 2022/23 denboraldiko bi partidatarako.

Sarrerak Athletic Cluben webgune ofizialean bakarrik erosi ahal izango dira, Sarrerak atalean, SM BAT EXPERIENCE botoian klik eginez. Promozio hau etxean jokatutako azken partidaren ondoren egongo da eskuragarri. Sarrera (besterenezina) San Mames BAT-era sartzeko aurkeztu beharko da, NANarekin eta bazkide txartelarekin batera.