«Enpresek behar dutena langileek behar dutenarekin lotzeko bidean asmatzen ari gara»

Irailean enplegua berreskuratzeko gaitasuna berretsi da berriro, udako ohiko parentesiaren ondoren. Langabeziak behera egin du eta afiliazioak gora; bi adierazle horiek ez datoz beti bat hilabete honetan. Baina, gainera, kontratazioak gora egiten du, batez ere mugagabeak. Eta horrek esan nahi du, ziurgabetasuna eta erretiroen gorakada gorabehera, gure enpresek kontratatu nahi dutela oraindik, eta asmatzen ari garela enpresek behar dutena langileek behar dutenarekin lotzeko bidean.