Esportazioen hobekuntza txikiari esker, euskal ekonomiak gora egin du irailean, eta hazkunde leunean jarraitzen du

Esportazioek pixka bat hobera egin zuten eta, horri esker, euskal ekonomiak ia hiru puntu berreskuratu zituen irailean, abuztuarekin alderatuta. Zehazki, Ekonomia eta Ogasun Sailak prestatutako termometroa 88,3 puntukoa izan zen irailean: aurreko hilabeteetan baino balio handiagoa (85,7 abuztuan eta 85,6 uztailean). Euskal ekonomiak hazkunde leuneko eremuan jarraitzen du, 100 puntutik behera baitago oraindik.

Esportazioek inportazioekiko egin duten hobekuntza erlatiboa gorabehera, biek erakusten dituzte ahulezia-zantzuak nazioarteko dezelerazio-testuinguru batean, batez ere Alemaniako ekonomiari dagokionez. Bestalde, inbertsioak eta kontsumoak hazkunde apala izan zuten. Sektoreka, eraikuntzaren eta industriaren hazkunde-erritmoa moteltzen ari da, baina zerbitzuen aurrerapenak konpentsatzen du hori. Azkenik, enpleguak profil positiboa du.

Joan den martxoan (98,2), euskal ekonomia hazkunde leuneko eremuan sartu zen lehen aldiz duela bi urtetik. Irailean jasotako balioarekin (88,3), euskal ekonomia maiatzekoen antzeko balioetara itzuli da (87,7).

Termometroa hilero egiten da, euskal ekonomiaren 100 adierazletik gora oinarri hartuta, eta hilabete bakoitzaren lehen egunetan argitaratzen da.