Orain liburutegietako liburuak zure etxeraino mugitzen dira

Udal Liburutegien Sareak mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako zerbitzua inauguratu du.

Donostia Kulturako liburutegiek liburuak eta beste materialak etxera eraman eta bertatik jasotzeko mailegu zerbitzua jarri dute martxan.

Doako ekimen hau Donostian bizi eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat, aldi baterako edo behin betiko mugitzeko zailtasunak dituztenentzat, hain zuzen.

Onurak gozatu ahal izateko, beharrezkoa da Donostia Kultura txartela izatea (edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste txartela bat), eta zerbitzua erabili ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.