Kirolean emakumeen presentzia bultzatzea, “Kirolak zure falta nabaritzen du” publizitate-kanpainaren xedea

Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak publizitate kanpaina berri bat aurkeztu du gaur goizean Kirolaren Ikasketa, Ikerketa eta Medikuntza Zentroan, «Kirolak zure falta nabaritzen du» lelopean, kirol arloan emakumeen presentzia bultzatzea da helburua.

Nafarroako Kirolaren Institutuak sustatutako kanpainaren xedea da arreta emakumeek arlo honetan duten partaidetza eskasean jartzea. Gogoan izan, Nafarroako Gobernuak eskura dituen datuen arabera, gaur egun Nafarroan emakumeei epaile edo entrenatzaile bezala federatutako pertsonen % 25,9a soilik dagokiela.

Zenbakiek halaber kirol jakin batzuetan aplikatzen den genero ikuspegiaren berri eman ahal dute. Hala, futbola bezalako kiroletako emakume entrenatzaile edo epaile kopurua, esaterako, % 5,8 ingurukoa da. Eta zifra hori % 12,5eraino iritsi da errugbian, % 30era saskibaloian edo eskubaloian edo % 50eraino tenisean. Aurkako alderdian, tradizioaren arabera femeninoa den gimnasia bezalako kirol batean presentzia femeninoa % 93koa da. Horrez gainera, hipikan, igeriketan edo boleibolean emakume federatuen kopurua handiagoa da.

Bi protagonista erreferente gazteentzat

Zifra hauekin agerian jartzen da, Esnaola kontseilariak bere mintzaldian nabarmendu bezala, “kirol esparru hauetan emakumeak profesionaltzeko dagoen bistako premia”. Horren harira, kanpainak protagonista gisa hautatu ditu hurrenez hurren bere arloetan erreferente diren ni emakume: Izaskun “Kakun” Mainz eta Paula Remirez. Lehenengoa Osasuna Femeninoko entrenatzailea izana da joan den denboraldira arte, eta gaur egun teknikari aditu bezala jarduten da harrobi gorrixkako haurren taldeekin. Paula Remirez berriz, Taekwondoko arbitro internazional eta olinpikoa da.

Esnaola kontseilariak nabarmendu du, bestalde, Mainz edo Remirez bezalako irudiek suposatzen duten eredua. “Bere iraunkortasunak eta jarraitasunak kirolean- adierazi du Rebeca Esnaolak- gure gazte nafarrentzat egun erreferente izatera eraman dituzte. 12-14 urte inguruko adinetan gertatzen den kirol praktikaren abandonua gure gain hartu behar dugun errealitate bat da, eta ekintza ezberdinak baliatuz jardungo gara lanean, aurkezten dugun honetan bezalaxe”.

Bi bideo eta bi kartel

Publizitate kanpaina hau Nafarroako Kirolaren Institutua azken garaietan kirolaren munduan partaidetza femeninoari ikusgarritasun handiagoa emateko asmoz esparru honetan emakumearen presentzia sustatzeko ekimen sorta batean oinarrituta dago. Horren adibide dira “Kirolarien hitzaldiak zure ikastetxean” izendatuak, zeinen eskutik 20 emakume kirolari erreferentetik gora arituko diren ikastetxe ezberdinetako ikasleei euren esperientziak jakitera ematen. Ildo horretatik, halaber emakumeak oinarri dituzten txapelketa ezberdinak topatzen ditugu, kasu, Pilota Femeninoaren Foru Komunitateko Torneoa edota jadanik bere bosgarren ediziorantz doazen errepideko txirrindularitzako Nafarroako Klasiko Femeninoak.

Kanpaina “Hansel y Gretel” agentziak elaboratu du eta bi kartel eta bi bideo dakartza, gaztelaniaz eta euskeraz, zeinek gazteak gonbidatzen dituzten arbitro/epaile edo bestela entrenatzaile bihurtzera. 60.000 euro inguruko kostu batekin, Next Generation funtsen kargura finantzatuta dago, eta barreiatzeko erabiliko dira markesinak, MUPI digitalak, Iruñako autobus geltokia, Tuterako trenarena, Tuterako hiri-autobusak, zinema aretoak, Spotify plataforma eta Instagram edo Tik Tok bezalako sare sozialak.