Nafarroako Artxiboak azaroko mikroerakusketa 1523ko Iruñeko Barkamenari eskaini dio

500 urte bete dira Karlos V.ak Nafarroako erresuma bisitatu eta 1523an Iruñeko barkamena eman zuenetik, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak azaroko mikroerakusketan gertaera horrekin loturiko dokumentu batzuk jarriko ditu jendaurrean. Zehazki, Karlos V.enak 1523an emandako Iruñeko barkamena eta 1524an emandako Hondarribiko barkamena daude ikusgai, baita, enperadoreak erresumara egindako bisitarekin lotuta, Juan Rena funtseko dokumentuak ere.