2024ko urtarrilak 9: botere adjudikatzaileentzako eta enpresa lizitatzaileentzako online ikastaroak

Urtarrilaren 9an egingo diren KontratazioA plataformako prestakuntza-moduluak eskura daude.

Botere adjudikatzaileak:

3 orduko bi modulutan banatu dira:

– I. MODULUA – Espediente berri bat sortu, konfiguratu eta argitaratzea (Prozedura irekia).

– II. MODULUA – Eskaintzak kudeatu, esleitu eta kontratua formalizatzea.

Enpresa lizitatzaileak:

2 orduko modulu bakarra da:

– III. MODULUA – Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforma berriaren bidez eskaintza bat aurkeztea.

Informazioa eta izen-ematea: Kontratazio publikoari buruzko prestakuntza (euskadi.eus) (leiho berri batean irekitzen da)