Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko ikastaroa Gasteizen

Ikastaroa Gasteizen urtarrilaren 12an, 19an eta 26an emango da eta izena emateko epea abenduaren 11tik 19ra izango da.

Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko ikastaroa Gasteizen

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko ikastaroa. Eider Cadierno Amat, EDE Fundazioaren boluntariotza eta parte-hartze sustatzailea izango da ikastaroaren formatzailea.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuak ezagutzea, gazteekin eta gazteentzat garatzen diren programetan eta proiektuetan aplikatzeko.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Agenda 2030en esparrua ezagutzea.
  • GJHak zein diren eta haien antolaketa ezagutzea.
  • Gure proiektuan GJHak ezartzeko zer ekarpen egiten dugun pentsatzea.
  • Agenda 2030 praktikara eramaten lagunduko diguten tresnak identifikatzea.
  • Agenda 2030 eta GJHak aplikatzeko jarduketa onak aztertzea.

Informazio gehiago

Ikastaroa EUSKERAZ emango da.

Gasteizen:

  • Noiz2024ko urtarrilaren 12an, 19an eta 26an
  • Non: El Campillo Gizarte Etxea. Santa Maria Kalea, 4 A
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00ra
  • Izena emateko epea abenduaren 11tik 19ra
  • Taldea: 20 lagun

Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da. Izena emateko epea  abenduaren 11tik 19ra.

Bertan parte hartzeko abenduaren 11n indarrean jarriko dugun FORMULARIOa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

[email protected]

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan…) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdiko elkarteak, baita beste erakunde batzuk ere).
  • Gizarte eta familia hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.