Barakaldok Korrikaren etorrera ospatuko du bi Korrika txikirekin eta zazpi auzotan

Udalak lasterketak antolatu ditu Herriko Plazan eta Gurutzetan, musikarekin Bagatza, San Bizente, Errekaortu, Arrontegi, Llano, Lutxana eta Arteagabeitia Zuazok kalejirak, dantzak, ipuin kontaketak, herri afariak… izango dituzte 17:00etatik aurrera

Korrika hasi da eta Barakaldon motorrak berotzen ari gara. Datorren ostegunean, hilak 21, euskararen aldeko ekimen herrikoia lantegi-hiria sartuko da eta Udalak, laugarren aldiz jarraian, kilometro propio bat izango du hirian euskararen erabilera eta normalizaziooa bultzatzeko. Udaletxeko funtzionario bik jasoko dute lekukoa, 21.23 Batzar Nagusien kalean, udaletxearen ondoan.

Aurrekoetan bezala, Korrikaren giroa goizetik nabarituko da hirian, Gurutzetan eta Barakaldoko erdigunean korrituko den Korrika Txikia antolatuz. Hainbat ikastetxetako haurrak ikasgeletatik aterako dira euskararen alde korrika egiteko, Bide Oneratik, 10.00 etan. Ekimenaren ondoren, diskofestaz gozatzeko aukera izango dute Herriko Plazan eta Munoa Jauregian.

Gainera, berrikuntza gisa, Korrikaren aldeko jaia zazpi auzotan zehar zabalduko da. Bagatza, San Bizente, Errekaortu, Arrontegi, Llano, Lutxana eta Arteagabeitia-Zuazo auzoek martxoaren 21 eko 17:00etatik Aurrera izango dituzte jarduerak. Programazioak kalejirak, dantza alardeak, ipuin kontaketak, afari herrkoiak… egitea aurreikusten du.