Deustuko Unibertsitatea Korrikan

Deustuko Unibertsitatea Korrikan.

Korrika, euskararen aldeko lasterketa herrikoia, bere 23. edizioan da aurten “HARRO HERRI” goiburua hartuta, eta, ohi bezala, Deustuko Unibertsitateak bat egin nahi du euskara aldarrikatzeko ekimen jendetsu honekin, Donostian eta Bilbon kilometro banatan parte hartuz. Kilometro horietan gure unibertsitate elkarteko kideek eramango dute lekukoa.

Deustuko parte hartzaileak irteera ordua baino 15 minutu lehenago elkartuko dira ondorengo kilometroetan:

Donostian 2584. Km-an

Eguna: martxoak 23, larunbata

Ordua: 20:48

Lekua: Askatasunaren hiribidearen eta Foru pasealekuaren arteko bidegurutzetik Groserantz

Bilbon 1868. Km-an

Eguna: martxoak 21, osteguna

Ordua: 18:35

Lekua: Ramón y Cajal 6 kaletik Ibarrekolandarantz

Uni Korrika txiki

Gainera, ostegunean, martxoak 21, 10:50etik 11:30era, unibertsitate komunitateak Uni Korrika txiki egingo du bi campusetan, Donostian campusaren barruko aldetik, trikitixak lagunduta eta Bilbon, Arrupe zubian zeharkatuz. Jarduerak osatzeko, martxoaren 19an Donostiako campuseko kafetegian eta martxoaren 21ean Bilboko campuseko Entzungelako klaustroan egingo den korrikari buruzko ikuskizun partehartzailea egingo da.