Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuko Haur Pneumologiako Unitateak aitorpen hirukoitza lortu du Pneumologia Pediatrikoaren Espainiako Elkarteak (SENP) berriki Zaragozan egin duen azken bileran. Unitateak bi sari jaso ditu, poster onenarena eta egoiliarrek jakinarazitako kasu kliniko onenarena, eta aipamen berezia lortu du, halaber, asma kasuetan inhalatzeko teknikei buruzko hezkuntzarako tresna espezifiko bat sortzeko ekimenagatik.
Inicio
Albisteak-AN Errekonozimendu hirukoitza NOUeko Haurren Pneumologia Unitatearentzat biltzar nazional batean






























