Hezkuntza Departamentuak Zubiarte Euskaltegi Publikoak 2026-2027 ikasturterako antolatutako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du gaur, maiatzak 25. Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A1+, A2, B1, B2, C1.1 eta EGA.C1.2, azkeneko hau azterketak prestatzeko bideratua. Izen ematea ekainaren 21a bitartean egongo da zabalik.
Aurrez aurreko ikastaroak eta autoikaskuntzakoak goiz, arratsalde eta gaueko ordutegietan dira eta txandaka joateko aukera dago. Gainera, euskaltegi publikoan ikas-prozesu osoa online egiteko aukera dago: bi saio online astero, erabat online, euskaltegira joan gabe.
Aurten, lehenengo aldiz, A1 mantsoago ikasteko senior taldeak eskaintzen ditu. Halaber, mintzamena lantzeko berariazko ikastaroa B2 eta C1mailetan. Hainbat kanpo-talde ere baditu Antsoainen, Zizurren, Sarrigurenen eta Iruñeko Arrotxapean, Azpilagañan zein Txantrea auzoetan.
Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte eskola ordutegitik kanpo eta dohainik Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Planaren parte baitira.



























