2026ko maiatzaren 30ean, larunbata, Serraltako udal futbol instalazioetan Barakup 2026ren lehen edizioa ospatuko da, Lutxanako Sportingek bultzatutako Nazioarteko Oinarrizko Futbol Txapelketa, Barakaldo Kirolak-en laguntzarekin. Txapelketa honen helburua 600 jokalarik parte hartzea da maiatzaren 30eko jardunaldi osoan zehar. Iñigo Asensio Barakaldo Kirolak-eko presidenteak eta Jon Ander Arana Lutxanako Sportingeko presidenteak adierazi dutenez, lehiaketa berria «Euskadin eta Estatuko iparraldean oinarrizko futbolaren erreferentzia gisa sendotzeko helburuarekin sortu da, formatu moderno, lehiakor eta kluben, jokalarien eta familien arteko kirol elkarbizitzan zentratuta».
Taldeak Euskadi, Kantabria, Gaztela eta Leon, Nafarroa eta Frantziatik helduko dira Barakaldora, Barakaldo kirol topagune garrantzitsua bihurtuz. Txapelketak Benjamin eta Alebin kategoriak izango ditu eta etenik gabe egingo da 09:00etatik 21:00etara, taldeetakako fasea, urrezko eta zilarrezko kanporaketak, jarduera paraleloak eta publikoari zein parte-hartzaileei zuzendutako guneak barne.
Aranak nabarmendu duenez, Barakup «ilusio handiz eta haurrei kalitatezko kirol esperientzia bat eskaintzeko asmoz jaio da, non lehiatzeaz gain, elkarrekin bizi, partekatu eta futbolaz gozatu ahal izango duten», eta «horrelako txapelketa bat martxan jartzeak eskatzen duen antolakuntza lan eskerga» nabarmendu du.
Bestalde, Barakaldo Kirolakeko presidenteak adierazi duenez, «Lutxanako Sportingekin koordinatuta lan egin da, bai udal-instalazioen erabilera errazteko, bai sarbideekin eta aparkalekuekin lotutako alderdi logistiko guztiak errazteko, txapelketak izango duen talde eta familia kopuru garrantzitsuaren jakitun».
«Barakaldo maila handiko kirol-ekitaldiak hartzeko gai da, jarduera sortzen dutenak, balioak transmititzen dituztenak eta gure hiria hainbat erkidegotako kirol-klubei ezagutarazten dietenak. Zentzu horretan, Lutxanako Sportingek txapelketa hau antolatzeko erakutsi duen interesa eta ahalegina eskertu nahi izan du, eta horrek dedikazio eta koordinazio handia eskatzen du».
Kirol-osagaiaz gain, Barakupek familientzat eta bertaratuentzat pentsatutako ingurune bat eskainiko du egun osoan zehar, animazioarekin, zozketekin, ostalaritzarekin eta bestelako jarduera osagarriekin.






























