Altsasu, Lesaka eta Tuteran izango dira irailaren 5etik 7ra Kultur 2025 programaren kontzertuak

Kultur 2025eko programazioak iraileko lehen asteburuan hiru kontzertu berri eskainiko ditu, Altsasun, Lesakan eta Tuteran. Hurrenez hurren, ‘Estopify, banda tributo a Estopa’ (ostirala 5), Mirari (larunbata 6) eta Deborah Carter Quintet (igandea 7) taldeen emanaldiak izango dira.