Nazioarteko industria-sektorea azaroan bilduko da DS – Decarbonized & Sustainable Industryren lehen edizioan. Ekimena ingurumen arloko aukeretara eta erronketara egokitzeko prozesuan industriari zuzendutako erreferentziazko World Summita da. Azoka hau bi urtean behin egiten da, lehiakortasuna indartzeko eta industriaren deskarbonizazioa bizkortzeko sortu da, erronka global handiekin bat eginez. Eraginkortasun, segurtasun eta energia‑subiranotasunaren beharrak markatutako testuinguru honetan, aurreikuspen‑ahalmenak, inbertsioak eta lankidetzak egingo dute aldea.
Energia-kontsumoaren deskarbonizaziorako eta energia-eraginkortasunerako teknologiak, erronkak eta joerak, eta zirkularitatea izango dira DS Industry ekimenaren lehen edizio honetan landuko diren gai nagusiak Knowledge arloaren barruan. Ezagutza trukatzeko gune horretan hiru bloke nagusi egongo dira: Teknologiak trackak blokeak industria arloko hainbat teknologiaren aplikazioak jasotzen ditu, hala nola bero-ponpak, hidrogeno berdea, CO2a atzitzea eta erabiltzea eta biltegiratze termikoa. Sektoreen tracka hainbat industria-sektoreren deskarbonizazio arloko erronkei eta joerei buruz, hala nola finketa, siderurgia, papergintza, zementugintza, zeramika, elikadura, galdaketa eta forjaketa. Azkenik, Zirkularitatea industrian trackak balio-katean zehar eredu zirkularretarantz nola egin aztertuko du, hondakinen balorizazioan, ekodiseinuaren aplikazioan, produktuen bizitza erabilgarriaren luzapenean eta zerbitzu‑ereduetarako trantsizioan arreta jarrita.
Kongresuak batzorde teknikoa du, honako hauek osatua: Aclima, BASQUENERGY Cluster, EEE-Energiaren Euskal Erakundea, Iberdrola, Petronor/Repsol, SPRI eta Tecnalia. Horiek guztiek programaren edukiei buruzko aholkularitza ematen, diseinatzen eta balioztatzen lagundu dute. Euskadik dituen gaitasun industrialei, energia mailako azpiegiturei eta aktibo teknologikoei esker, ingurune bereziki egokia da Europa mailako deskarbonizazio industrialeko eta teknologia garbietako proiektuen buru izateko. Hain zuzen ere, mundu mailan ezinbestekoak diren enpresa eragile ugari biltzen ditu Euskadik.
Horrez gain, Sener, BrenMiller Europe, Tecnalia Research and Innovation, Indelcasa, Limia & Martin, Grupo Agaleus, RANK eta Globalfactor dira, besteak beste, erakusketa eremuan parte hartuko duten enpresetako batzuk. Erakusketan, energia-kontsumoaren deskarbonizaziora, energia-eraginkortasunera, industria zirkularrera eta cleantechera bideratutako ekipamendu, produktu eta zerbitzuekin lotutako berritasunak aurkeztuko dituzte. Gune hori Innovation atalaren barruan dago, eta workshop espezializatuak, poster teknikoen gunea, startupei zuzendutako erronkak eta talentuaren huba izango ditu. Hala, merkatuko soluzio eta ekipo berritzaileenen lehen mailako erakusleihoa eskainiko du. B2B bilerak, bisita teknikoak, DS Awards sariak, dinner gala eta afterwork drinka izango dira Networking atalaren oinarria, eta joera-azterketak, ezagutza-trukeak eta aplikatutako aurrerapenen aurkezpenak bateratuko dituen ekitaldi profesionala osatuko dute.
DS Industryk Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du, erakunde mailako partner gisa, eta Aclima, Basquenergy Cluster, EEE-Energiaren Euskal Erakundea, SPRI Taldea eta IHOBE dira sektore mailako partnerrak.





























