Bilboko Udalak antolatutako BILBOKO KALEALDIA Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak 27. edizioa ospatuko du ekainaren 29ik uztailaren 4ra bitartean.
Laster aurkeztuko den programazioaren aurrerapen gisa, Udalak Jaialdi honen irudia ezagutzera eman du. BILBOKO KALEALDIA berriz ere Bilboko parke eta plazetara itzuliko da udako lehen egunetan, publiko guztiei zuzendutako ikuskizunekin. Aurreko edizioetan bezala, Euskadiko, estatuko eta nazioarteko izen handiko konpainiek hartuko dute parte, tokiko taldeen presentzia nabarmenarekin.





























