Kohesio Sozialaren arloak harrera eta gizarteratze saio berriak bultzatzen ditu Barakaldon Bizi eta Munduko Medikuak elkarteekin

Saioak maiatzaren 24an eta 31n eta ekainaren 7an eta 14an egingo dira, 10:00etatik 14:00etara, Barakaldoko San Juan kaleko 12. zenbakian.

Barakaldoko Udaleko Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa arloak, aurten ere, Munduko Medikuak erakundearen eskutik, «Barakaldon Bizi» ekimena bultzatzen du.

Ekimen honen bidez, hainbat saio egingo dira, bertaratutakoei beren eskubideen eta udal-zerbitzu eta -baliabideen funtzionamenduaren berri emateko, bai eta Gizarte Kohesioaren eta Aniztasunaren Kudeaketaren arloak beste erakunde batzuekin dituen lankidetzei buruzko informazioa emateko ere.

Saioak maiatzaren 24an eta 31n eta ekainaren 7an eta 14an egingo dira, 10:00etatik 14:00etara, Barakaldoko San Juan kaleko 12. zenbakian.

Kohesio Sozialaren eta Aniztasunaren Kudeaketaren alorretik, Nuria Rodríguez zinegotzi delegatuak azaldu duenez, maiatzaren 31n baliabide komunitarioak nabarmenduko dira, eta ekainaren 7an, berriz, Yolanda Pena Barakaldoko Helduen Hezkuntzako (HHE) zuzendariak parte hartuko du, hezkuntzaren arloko informazioa eta orientazioa emateko.

«Harrera prozesua sendotzen laguntzen duten horrelako proiektuak urtez urte bultzatzearen garrantzia» azpimarratu du Rodriguezek, «Barakaldo zer den ezagutuz eta komunitatea sortzea erraztuz».

Topaketa hauetara joateko Munduko Medikuak elkartearen bidez izena eman beharko da 608 218 396 telefonoan.