Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua Lehen Mailako Arretako hitzordua gogorarazteko jakinarazpenak bidaltzen hasi da hitzordua baino 48 ordu lehenago Osasun Karpeta Pertsonala duten pazienteen telefono mugikorrera. Jakinarazpenetan, hitzorduaren xede den profesionalari, egunari eta orduari eta osasun-zentroari buruzko informazioa jasotzen da, bai eta, behar izanez gero, bertan behera uzteko moduari buruzkoa ere.
Inicio
Albisteak-AN Osasun Departamentuak Osasun Karpeta Pertsonalaren funtzionalitate berriak aurkeztu ditu






























