‘Lucia di Lammermoor’ operatik ‘Eraztunen Jauna’ sinfoniara: dantza, bakarlari handiak eta nazioarteko taldeak izango dira Baluarteko 26-27 denboraldian

Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak Baluarte Fundazioaren 26-27 denboraldiaren aurkezpenean parte hartu du astearte honetan: musika eta dantzaren denboraldi nagusia eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren (NOS) abonu-denboraldia izango da, ‘Sinbiosia’ izenekoa. Ekitaldian izan dira, halaber, Ruben Jauquicoa Fundazioko zuzendari kudeatzailea eta Perry So NOSeko zuzendari titular eta artistikoa.