Guztira, 12.642 familia-unitatek jaso zuten batez beste Errenta Bermatua, hilero, 2025ean. Urte osoan, prestazioa 15.962 familia-unitate desberdinetara iritsi zen. 2024an, 16.758 familia-unitate izan zirenez, 796 unitate gutxiago izan dira (%4,75eko jaitsiera). 2025ean, guztira 32.672 pertsonak jaso zuten Errenta Bermatua: Nafarroako biztanleriaren %4,78ak eta pobrezia-arriskuan dauden pertsonen %29,19ak, Nafarroako biztanleriaren errenta-estatistikaren azken datuen arabera.






























