ORION GABONETAN IZANGO DIREN EKIMEN KULTURALAK AURKEZTU DITUZTE

Jose Angel Zalduak eta bere taldeak jakinarazi dute ze ekimen kultural izango diren aurten Orion, Gabon egunetan.

Hauek dira ekimen garrantsitzuenak:

ABENDUAK 16, OSTIRALA

17:00 – 19:00 Jostailu bilketa Herriko Plazan, abenduaren 18ko Jostailu erabilien truke-azokarako. Herrio natur taldeak antolatuta.

ABENDUAK 17, LARUNBATA

15:45 Orioko Herri Lasterketaren 6. edizioa. Haurren lasterketa.
16:00 Orioko Herri Lasterketaren 6. edizioa. Helduen lasterketa.
Izen-ematea: kirolprobak.com

ABENDUAK 18, IGANDEA
10:30 – 14:30 Jostailu erabilien 7. truke-azoka Herriko Plazan, Herrio natur taldearen eskutik.

ABENDUAK 22, OSTEGUNA
19:00 Erregeen Kabalgatarako izen-ematea Ikastolako pergolan.
20:15 Gabonetako kontzertua elizan: Danbolin musika eskola eta Salatxo abesbatza.

ABENDUAK 23, OSTIRALA
22:00 Herribil dantza emanaldia Karela kiroldegian, Harribil dantza taldearen eskutik.

ABENDUAK 24, LARUNBATA
10:45 Haurren kalez kaleko kantu-saioa. Eskola, ikastola eta Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazan hasita.
11:00 Tonbola plazan, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta.
17:00 Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera Herriko Plazara, Arkupe, Txurrumuski, eskola, ikastola eta Udalaren eskutik.

ABENDUAK 26, ASTELEHENA
20:00 Gospel kontzertua elizan: The Upper Room.

ABENDUAK 28, ASTEAZKENA
11:00 – 13:30 Gabonetako haur parkea, Karelan.
16:30 – 19:30 Gabonetako haur parkea, Karelan.

ABENDUAK 29, OSTEGUNA
17:30 Abesti, jantzi eta jaiotza lehiaketa ikastolako pergolan, Talai Mendik antolatuta.
18:30 Gaztaina jana ikastolako pergolan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.

ABENDUAK 30, OSTIRALA
17:30 Antzezlana kultur etxean: Konposteroak Zirika Zirkus taldea.
19:00 Urtezaharretako bertso-erronda, Errikotxia elkarteak antolatuta: Unai Mendizabal eta Jon Maia.

ABENDUAK 31, LARUNBATA
11:30 San Silvestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Haurrak
12:00 San Silvestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Helduak. Izen-ematea Karelan.

URTARRILAK 5, OSTEGUNA
11:00 Erregeen karterua. Bizarzuri kalez kale ibiliko da, gutunak jasotzen. Eguerdian plazara iritsiko da.
18:00 Erregeen kabalgata. Talai-Mendik antolatuta, Erregeen kabalgata egingo da herrian barrena.