Ibai-Arte ere euskararen alde!

Ibai-Artek, apirilaren 1ean, euskararen alde Korrika egingo du, korrikako km bat erosi baitu bazkide guztien izenean eta zu ere momentu honen parte egin nahi zaitu. 

Ibai-Arteri egokitu zaion kilometroa 246-3a da eta MAITIA DENDA PAREAN hasten da apirilaren 1ean, eguerdiko 13:32 inguru. Bertan 15 minutu lehenago egon behar da korrika egiteko, hau da, 13:17. 

Ibai-Arteren lekukoa eraman nahi baduzu, idatzi 688 73 41 49 WhastAppera mezu bat. Parte hartzaile guztien artean zozketa egingo da. 

Dena dela, petoa izan edo ez izan, etorri Ibai-Artekin euskararen alde Korrika egitera!!! Maitia parean zure zain izango gara!!

HITZEKIN. Tipi-tapa, tipi-tapa, …KORRIKA!!