Liburutegi zerbitzua eta ONCE

2006tik, ONCEk lankidetza-hitzarmena dauka Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin. Hori dela eta, urtero dirulaguntza izenduna jasotzen du euskarazko liburuak pertsona itsu eta desgaituentzat eskuragarri jartzeko.

Aurten 30.000 euro esleitu zaizkio eta 51 izenburu Daisy sistemara egokitu dira. Eta braille sistemara 49.

Oso zerbitzu garrantzitsua da minusbaliotasunaren arloan ere euskara lagungarri izatea eta, hala izanik, horretan jarraituko dugu.