Nafarroako Gobernua aurrera egiten ari da irisgarritasun unibertsalean, eraikinetan, garraioetan, hiri eta natura espazioetan eta teknologia berrietan

Nafarroako Gobernuak irisgarritasun unibertsala sendotu du eraikinetan, garraioetan, hiri eta natura espazioetan eta teknologia berrietan. Foru Exekutiboko 13 departamentuak irisgarritasuna artatzeko moduan kultura-aldaketa sortzeko prozesua jorratzen ari dira, pertsona guztien aukera-berdintasuna, autonomia eta gizarteratzea sustatzeko bide gisa, desgaitasunen bat izateagatik zailtasun handienak dituztenei bereziki erreparatuta.