Dewayne Stewart Jr, Kosner Baskonia berriaren lehen pieza

Kosner Baskoniak Dewayne Stewart Jr jokalariaren zerbitzuak bereganatu ditu hurrengo bi denboraldietarako akordio batekin. 26 urte eta 1.97 metroko altuerarekin, D.J. Stewart Paolo Galbiatiren proiektu berriaren lehen fitxaketa bihurtu da.

Jokalari urdin-gorri berriak 19-20 denboraldian hasi zuen bere ibilbidea NCAA-n, Mississippi State Bulldogs-en, eta lau denboraldi geroago Europara egin zuen jauzi, Cedevita Olimpija-ra. Talde esloveniarrean hiru denboraldi pasa ditu, azken sasoian 12.7 puntu, 4.2 errebote eta 14.4-ko balorazioa erdietsiz ABA ligan eta 13.9 puntu, 3.4 errebote eta 14.4-ko balorazioa EuroCup-en.

Bere fitxaketarekin, Kosner Baskoniak puntuak sartzeko eta erreboteak jasotzeko gaitasuna dituen eta Europan esperientzia duen jokalari bat bereganatu du. Ongi etorri, DJ!